EUKERA

ERASO MATXISTA GEHIAGORIK EZ!!!

Idatzi hau pribatua publiko eta soziala politiko bihurrarazteko berehalako beharrizanak bultzatu du.  Beharrizan urgentea dugu emakumeok egunero jasaten ditugun eraso sexistei benetako erantzun politiko eta eraginkorra emateko.

2015eko udan emakume batek, gutako edozein izan liteke, eraso sexista bat jasan zuen jai giroan gauez, hau da, soziala, hau da, politikoa. Horrela ezagutarazi zion erasotzaileari. Beronek kuestionatu eta barre egin zuen behin eta berriro protestaren kontura.

Emakume honek nahikoa zela zeritzon, erasoak eraso direla. Pribatua publiko bilakarazi zuen eta guztiok jasaten ditugun jokaera jasanezinei merezi duten garrantzia eman zien. Erasoei izen-abizenak jartzeko garaia zela erabaki zuen. Antolatu egin ginen erantzun kolektiboari sostengua emateko. Sororitatea martxan jarri genuen. Ondorioa hurrengoa izan zen: nahi gabe herri mugimendua hankaz gora jarri genuen, gure hiriko ezkerreko eragileetan taldeko harreman eta harreman pertsonalengan eraginez baita ere.

Momentu honetantxe biolentzia matxista zer den berriro azaltzea dagokigu. Indarkeria estruktural honek eguneroko biolentzietan ditu sustraiak. Kontua ez da non jarri dion eskua batak besteari; onespena da kontua. Azalpenok behin eta berriro errepikatu eta defendatu behar izan genituen, izan ere, erasotzailea ezkerreko gizarte mugimendu alternatiboetan dabil. Bestelako kolektiboren batean balebil, ziur aski, gure erantzuna kondenatu zutenen zalantzarik gabeko babesa izango genuke.

Manifestuaren bitartez eraso sexisten gaia debatera eraman nahi genuen eta orduz geroztik, behin eta berriro kuestionatu da, baliogabetu da eta testuingurutik atera da hasierako testua ez den beste bertsio batzuen bitartez. Gelditu barik jasaten dugu biolentzia misoginoa kalean eta sare sozialetan. Denetarik deitu digute: histerika, feminazi, minbera. Auziperatu, kuestionatu eta iraindu gintuzten.  Bestalde, gizonen arteko fraternitatea martxan ikusi genuen, erasotzailearen aldeko mugimendua eraiki baitzen. Pertsona askok ondorioztatu zuten autoritatea zutela emakume batek eraso matxistatzat bizi duena benetan den ala ez erabakitzeko.

Gure erantzunaren eta denuntzia publikoaren helburua norbere burua feministatzat dugun pertsona eta mugimenduetan bakarkako hausnarketa eta hausnarketa kolektiboa bultzatzea izan zen. Erasoen kontua eremu pribatura mugatzera irakatsi diguten arren, hausnarketa kolektiboa eta debate publikoa aldarrikatu genuen.

Hala, aldarrikapen honen erantzun pertsonal eta kolektiboa gerra bihurtu zen, eta irrazionala barrez. Suso Samartín-i barkamen publikoa eskatu genion, eta hark, gertatutakoa onartu arren, ez zuen uste erasorik zegoenik. Manifestua publikatu aurretik, gizon honek -beste edozein izan zitekeen- aktiboki militatzen duen kolektiboengana jo genuen, hausnarketara gonbidatuz. Pertsona honen jarrera gaitzestea eskatu zitzaien eta gertatutakoarekiko jarrera argia erakutsi zezaten. Kolektiboek maila desberdinetan erantzun zuten baina batek ere ez guk nahi bezala.

Jakin nahi dugu beste hainbat eremutan kide ei diren gizonak gai ote diren guk horrela eskatzen dugunean beren pribilegioak alde batera utzi eta gurekin komunikazioa ezartzeko. Ezker politiko eta soziala ezkerrekoa izan dadin, eusten dugunok gai izan behar dugu geure pribilegioak berrikusi eta alde batera uzteko. Ezinbesteko ariketa boterea suntsitzea helburu badugu.

2015eko udan erasotzaileari begiratzeari utzi genion eta eraso matxisten inguruko debate publikoa eta ekintza politikoari ekin genion, baita erasoen ondorioei ere eta nola aurre egin gure bizitzetatik zein parte hartze politikorako espazioetatik desagerrarazteko. Guk bai egin genuela fisikoki zein emozionalki autodefentsarako eraikuntza prozesua eta baita status quo matxistatik kanpoko alternatiben sorkuntza. Egin genuen eta horretan darraigu.

Iragan neguan, ordea, erasotzaile horrek berorrek “bere ohorearen aurkako irainengatik” salaketa jarri zuen 186 sinatzaileetariko batzuen aurka, erakustaraziz debate politikoa eremu judizialera pasatu nahi duela. Horrela, asanbladetan eta hausnarketa eta debaterako espazioetan egin beharreko lana delegatu zuen instituzioetan, zeintzuk ez baitute biolentzia patriarkalaren aurka borrokatzeko tresnarik. Gainera, ez dira guretzat autoritate erabakitzeko zer den eta zer ez den eraso matxista bat eta nola erantzun behar dugun. Argi geratu zen baita ere ohore kodigo primitiboen baliagarritasuna, mendeetan zehar emakumeen aurkako tratu iraingarrienak babestu dituzten horiek.

Ondorioz, pasa den udan salatutako emakumeak deitu zituzten kontziliazio judizialera, non tipoak 15.000€ eta barkamen eta azalpen publikoa eman zezaten eskatu zien. Ez dugu inolako kontziliazio faltsurik onartuko. Gure borrokak beste bide batzuk ditu

Gure inguruan eraso matxista baten salaketa gertatzean, ikus dezakegu onarpen sozial zabala duen arazo estrukturala dela biolentzia matxista. Emakumeenganako erasoak hain daude barneratuta, non ustez alertan daudenentzat ere ikustezinak bihurtzen diren. Beharrezkoa da debate publiko sakona biolentzia matxistaren eta hau azaleratzeko era ezberdinen inguruan. Beharrezkoa da pentsatzea nori egiten dion mesede eta noren konplize diren mugimendu feministaren (eguneroko biolentzia zoli eta lurperatuaren aurka erantzuten duenaren) kriminalizazioan parte hartzen dutenak. Eraso bat ikustarazten digun komunikatua sinatzen duten 186 pertsonen aurkako salaketak, nori egiten dio mesede? Noren konplize da?

15.000€-ko erasotzailearen eskaera “ohorearen aurkako kalteagatik” eta biktima gisa agertarazteak, non jartzen du erasoen eta biolentzia matxistaren inguruko debatea?

Prozesu honekin, norberaren burua feminista aldarrikatzearen eta erasoen aurrean ekitearen ondorioak bizitzen ari gara. Baina, historian zehar boterearen eta biolentzia matxistaren aurka egin duten emakumeek bezala, guk ere erantzun kolektibo gogorra egiteko beharrizan politikoa eta hil ala bizikoa dugu. Emakume erasotuarekin eta baita salaketa publiko prozesu honetan zehar erasoei aurre egin behar izan dieten emakume guztiokin sororitatea erakutsi nahi dugu. Auzitara joan behar bagara, joango gara, baina ez goaz atzera pausorik ematera ziurtasun osoz hartu dugun bide honetan

Erasotzailearen biktimizazioaren aurrean, erasotuen duintasuna, erantzuteko eskubidea.

Erasotzaileen “ohorea”-ren aurrean, feministon haserrea, gure autodefentsarako eskubidea.

Eguneroko biolentziekiko isiltasunaren eta ikusi nahi ez duen konplizitatearen aurrean, izendatzen dituzten ahotsak.

Matxismoaren eta bere konplizeen aurkako autodefentsarako eskubide ukaezinarekin borrokan jarraituko dugu.

ERASO MATXISTA GEHIAGORIK EZ!!!

BAT IKUTUZ GERO, DENOK ERANTZUNGO DUGU!

Emakumeon biolentzia gabe bizitzeko eta edozein erasoren aurrean ekiteko eskubideagatik. . Emakume eta kolektibo salatuekiko sororitate feministan.

Anúncios